Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Errigoiti
2008ko urriak 8, Eguaztena

;2008-06-27;Urtea bukatu aurretik hasiko dira Malluki industriaguneko lanak. Errigoiti Bizkaiko Foru Aldundiak 750.000 euro emango dizkio Errigoitiko Udalari, urbanizazio lanak egin ditzan.

Urtea bukatu aurretik hasiko dira Malluki industriaguneko lanak

Errigoiti Bizkaiko Foru Aldundiak 750.000 euro emango dizkio Errigoitiko Udalari, urbanizazio lanak egin ditzan.

Egoitz atxikallende

Malluki industriaguneko lanak «urtea bukatu baino lehen» hasiko dituztela jakinarazi du Iñaki Madariaga Errigoitiko Alkateak.

Urbanizazio proiektua oso aurreratuta dagoela esan du Madariagak. «Uren departamentuaren txostena falta da», gaineratu du.

Datorren astean sinatuko dute lanak egingo dituen sustatzailearekin aurrera eraman beharreko proiektua. Gauzak ondo joanez gero, 2009. urte bukaerarako edo 2010. urteko lehen hilabeteetarako lanak bukatuta egongo direla baieztatu du alkateak.

Aldundiarekin hitzarmena

Egin beharreko lanen gastuei aurre egiteko Errigoitiko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten joan den astean. Hitzarmenaren arabera, Errigoitiko Udalak 750.000 euro hartuko ditu Bizkaiko Foru Aldunditik, Mallukiko industrigunean egin beharreko urbanizazio gastuei aurre egiteko. Urbanizazioa egiteko behar diren gainontzeko ia 500.000 euroak industriaguneko lanak egingo dituen enpresa sustatzaileak jarri beharko ditu.

Mallukira etortzeko prest

Madariagak aipatu duenez, hiru edo lau enpresa prest agertu dira Malukiko industrigunean kokatzeko. Horietako bat «lehen mailakoa» dela aipatu du Madariagak.

Mallukiko industriguneak 67.000 metro koadro izango ditu eta, alkatearen hitzetan, «200 lanpostu zuzen» sortuko dira bertan.

Madariagak aipatu duenez, industriagune horrek Errigoitiko, Arrietako eta eskualde guztiko hainbat herritarrei emango die lana.

Horrez gain, industriagunera «kutsadurarik sortuko ez duten eta ingurumenari kalterik egingo ez dioten» enpresak etorriko direla gaineratu du Madariagak.

Hainbat desadostasun

SOS Errigoitiko Rosi Guarrotxenak, aldiz, alkateak informazio oso gutxi eman dietela salatu du. Haren ustez, «Errigoitiko lehentasunak beste batzuk dira: ura, saneamendua edo argindarra etxe guztietara eramatea». Bestalde, «Mallukikoa alkatearen proiektu bat» dela eta ez duela herritarrekin adostu dio. Proiektuari baietza ez ematearen arrazoiak, besteak beste, horiek izan direla gaineratu du.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.