Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Errigoiti
2008ko urriak 8, Eguaztena

;2008-06-06; Loeb-ek suspentsioa eta gurpilak testatu ditu Morgan eta Metxikan. Errigoiti Citroen etxeko gidariek, mekanikoek eta ingeniariek lur bigunean gidatzeko gurpilak eta suspentsioa doitu dituzte

Loeb-ek suspentsioa eta gurpilak testatu ditu Morgan eta Metxikan

Errigoiti Citroen etxeko gidariek, mekanikoek eta ingeniariek lur bigunean gidatzeko gurpilak eta suspentsioa doitu dituzte

egoitz atxikallende

Sebastien Loeb (1979, Haguenau Frantzia) rally gidaria eguaztenean Morgan eta eguenean Metxikan ibili da lurzoru bigunetarako kotxea doitzen. Lau aldiz munduko txapelketa irabazi duen gidaria bosgarrena irabazteko bidean dago. Izan ere, Grezian jokatutako azken rallyaren ostean lehenengo dago sailkapen nagusian.

Probak eskualdean

Martitzenean hasi ziren Citroën taldeko kideak probak egiten. Metxikara hurbildu zen lehen gidaria sailkapen nagusiko bosgarrena izan zen, Daniel Sordo (1983 ,Torrelavega, Espainia). Sordo eta bere pilotukideak, Marc Martí (1966, Molins de Ray, Herrialde Katalanak) martitzenean bertan bukatu zituzten probak.

Eguaztenean hasi zen Sebastien Loeb bere autoarekin, Citroën C4WRCarekin, probak egiten. Lehen egunean Morgan prestatutako lur bide batean aritu zen. Probak egingo zituztela publikoki jakinarazi ez bazuten ere, hainbat ikusle eta zaletu hurbildu zen .

Atzo, bestalde, maritzenean Sordo aritu zen pista berean egin zituen probak Loeb-ek. Horrela, auto bakoitza bere aldetik aztertzeaz gain, beraien artean alderatzeko balioko dute neurketek.

Gurpilak eta suspentsioa

Dagoeneko munduko txapelketako zortzigarren proba, Turkiakoa, prestatzen ari dira Citroën taldekoak. Horretarako, lurzoru bigunetarako doitu behar dituzte autoak. Testatu dituzten gurpilak konposatu bigunekoak dira, orain arte txapelketetan erabili gabe dituztenak. Suspentsioa ere etengabe aztertu dute.

Gernika Racing lanean

Gernika Racing Elkartekoek aipatu dutenez, «duela urte batzuk guk antolatzen genuen lurreko Rallyan Dani Sordoren pilotukidea, Marc Marti, behin baino gehiagotan aritu zen, eta orduan ezagutuko zituen txoko hauek». «Dena den, joan zen irailean Subaru taldeko Petter Solberg-ek bere autoa leku berean probatu izanak izango du zer ikusirik», gaineratu dute.

Bideak zaintzen, beharrezko baimenak lortzen eta logistikako arduradun Gernika Racingeko kideak ibili dira. Probek iraun duten hiru egunetan 15 lagun ibili dira buru belarri lanean. Dena garbi eta batuta uztea ere Racingen esku geratuko da.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.