Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Errigoiti
2008ko urriak 8, Eguaztena

;2008-04-03;Bihar hasiko da Errigoitin eskualdeko txapelketa. Bertsolaritza Julen Erezuma, Jon Rementeria, Iker Belaustegi eta Xabier Enbeita ariko dira bertsotan Errigoitin.

Bihar hasiko da Errigoitin eskualdeko txapelketa

Bertsolaritza Julen Erezuma, Jon Rementeria, Iker Belaustegi eta Xabier Enbeita ariko dira bertsotan Errigoitin.

Danel Lauzirika

Bariku honetan hasiko da Busturialdeko Bertsolari Txapelketa Errigoitiko Elizalden. Lehen kanporaketa horretan Julen Erezuma, Xabier Enbeita , Jon Rementeria eta Iker Belaustegi ariko dira bertsotan.

Txapelketako kanporaketa biak bertso afari formatoan jokatuko dira. Saio horietan Iñaki Aurrekoetxea, Josu Telleria eta Gorka Intxaurbe ariko dira epaile lanetan. Finalean, aldiz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaimahaia ariko da.

Finalean, sei bertsolari

Elizaldeko afarirako txartelak hamabi eurotan daude eskuragarri Errigoitin bertan eta Gernika-Lumoko Lagun Etxea tabernan. Horrez gain, 649 338 747 telefono zenbakira deituta ere eskuratu daitezke. Afaria 21:00etan izango da.

Kanporaketetan bertsolariak lehenengo zortziko nagusian eta zortziko txikian ariko dira ofizioka. Ondoren kartzelako saioa egin beharko dute. Ariketa horretan, puntu biri erantzuteaz gain, gaia emanda hiru bertso abestu beharko dituzte.

Apirilaren 26an bigarren kanporaketa izango da, Natxituako Bolatokian. Bertan, Ander Elortegi, Jon Arano, Amaia Uribe eta Aitor Beitia ariko dira bertsotan. Kanporaketa bietako irabazleek zuzenean eskuratuko dute finalerako txartela. Horiekin batera puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak izango dira Gautegiz Arteagako kultur etxean jokatuko den finalean.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.