Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Errigoiti
2008ko abuztuak 29, Barikua

;2008-02-20;Urte bukaeran hasiko dituzte Mallukiko industriaguneko lanak. Errigoiti Hilabete barru industriagunearen urbanizazio proiektua jendaurrera aurkeztea espero dute agintariek.

Urte bukaeran hasiko dituzte Mallukiko industriaguneko lanak

Errigoiti Hilabete barru industriagunearen urbanizazio proiektua jendaurrera aurkeztea espero dute agintariek.

D. Lauzirika

Urte bukaerarako Mallukiko industriagunea eraikitzen hasiko direla aurreikusi dute udal arduradunek. Euren esanetan, proiektua oso aurreratuta dago.

Bizkaiko Foru Aldundiko sail ezberdinekin proiektuaren inguruko gora beherak konpondu ostean, Udalak hilabete barru proiektua jendaurrean erakustea aurreikusten du.

Horrez gain, uztailerako espedientea bukatutzat ematea espero dute udal agintariek. Urte bukaerarako, aldiz, industriagune berrirako lurra atontzen hasiko direla aurreikusi dute.

Argindarra

Mallukiko industriagunea argindarragaz hornitzeko argindar linea jartzeko lanak egitea onartu du Udalak.

Lanen lizentzia esleitu dute dagoeneko. Iberdrolak egingo ditu lanok. Lanak hasteko enpresak hiru hilabeteko epea du, eta horiek sei hilabeteren buruan bukatuta egon beharko lukete. 13,2 kilobatikoko linea ipiniko dute, eta horretarako 29. 000 euroko aurrekontua izango dute.

67.000 metro koadro

Mallukiko industriaguneak 67.000 metro koadro izango ditu guztira. Udal agintarien aurreikuspenen arabera, industriaguneak 200 lanpostu sortuko ditu zuzenean. Horrez gain, bertako enpresek zeharkako beste 200 lanpostu ere sortuko dituzte. Ingurumena bermatzeko, Mallukin kokatuko diren enpresak manufaktura arlokoak izango direla adierazi dute agintariek.

Aipatutako 67.000 metro koadroetatik 24.000 metro koadro pabilioiak egitera bideratuko dituzte. Beste 43.000 metro koadroak sarrerak eta berdeguneak egiteko erabiliko dituzte.

Industriagunea hiru arlotan banatuta egongo da. Arlo batean 30 langile baino gehiagoko enpresak kokatuko dira. Beste batean, aldiz, hamabost eta 30 langile bitartean dituzten enpresak egongo dira. Hirugarren arloan, berriz, hamar langile baino gutxiago dituzten enpresak kokatuko dituzte.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.