
ERRIGOITI
2007-11-20
Ze iruditzen zaizu Udalak Uria auzoa biziberritzeko abian jarri duen proiektu urbanistikoa?
Herriko bat | 2008-02-26
Errigoittiko biztanliek garen danok be zenbat gagoz ba Errigoitin. Errigoitikoa izetie ezta bakarrik han lo eitzie. Jaixetan, asteburuetan, astien zier ikusten da zelako bizimodue dekon Errigoittik. Herriko jenderik ezpadabilen herritxik. Holako herri txiki bat biziberritu edo amaitxute dau. Eta hori herri baserritarra... kontu zaharra da, zenbat famili bizi dira ba Errigoiti osoan be baserritxik?
beste herritar bat | 2007-12-13
Ni be enau ados. Ezer egiten hasi aurretik, herritarrei esan beharko jake konforme dauzen ezta? Beste leku batzutan pase dana paseko da hemen be, ze, herrixen, askok gure dabe berton geratu bizitzen eta ez deke erarik, euren etxien be bigarren bat atateko, baserrixek, itzelak izenda.
Herritar bat | 2007-12-13
Ni horren kontra nau. Bakar batzuen poltsikoak betetako herrixe hondatuko dabe. Olabarrirekin be bardin pasau da, ikusi dozuez zelako etxiek ein dabezan? Errigoiti moduko herri baserritar batekin ez datoz bat be ados. Nik neuk ez dot gura Uriarekin be gauza bera egiterik. Norentzako izango dira etxiek? Kanpotarrentzat edo Errigoittikoentzat? Horrekin auzoa benetan biziberrituko da? Nik ez dot pentsetan hori. Olabarrin be pilo bat etxe egin dire baina ez da auzoan jente gehiago ikusten, gehienak bigarren etxebizitzak dire eta!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi busturia@busturialdekohitza.info helbidera.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.