
2008-02-26 | 14:36:48
Azpiegiturak
Uria auzoko udal jabetzapeko taberna berrituko du Udalak
Legealdia bukatu aurretik taberna berritu, lehiaketara atera eta hiru lanpostu sortzea da agintarien asmoa.
Azkenengo osoko bilkuran udalak Uria auzoko herriko taberna berritu eta martxan jartzeko proiektua onartu zuen. Orain proiektuaren tramiteak egingo ditu udalak, eta ondoren tabernaren kudeaketa lehiaketara aterako du.
Udal jabetzapeko lokala egokitzeko lanak legealdia bukatuta baino lehenago amaituta egongo direla aurreikusten du Iņaki Madariaga alkateak. Obrak egin ondoren lokalak 130 metro koadro inguru izango dituela adierazi dute agintariek. Terraza gehituz gero, aldiz, bere azalera 180 metro koadro ingurukoa izango da. Taberna eta jatetxe zerbitzua izango ditu lokal eraberrituak, eta jantokian 30 pertsonentzako tokia izango du. Udal agintarien esanetan, proiektu honen helburua herritarrei beste zerbitzu bat eskaintzea da. Uria auzoan gaur egun ez dago taberna edota jatetxerik.
Herriko tabernaren kudeaketa lehiaketara eraman ostean hiru lanpostu sortuko direla adierazi dute agintariek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.