
2008-02-19 | 14:31:00
Ekonomia
Urte bukaerarako Mallukiko industriagunea eraikitzen hastea aurreikusten du udalak
Urte bukaerarako Mallukiko industriagunea eraikitzen hasiko direla aurreikusten dute udal arduradunek. Euren esanetan, proiektua oso aurreratuta dago.
Bizkaiko Foru Aldundiko sail ezberdinekin proiektuaren inguruko gora beherak konpondu ostean, udalak hilabete barru proiektua jendaurrean erakustea aurreikusten du.
Horrez gain, uztailerako espedientea bukatutzat ematea espero dute udal agintariek. Urte bukaerarako, aldiz, industriagune berriko lurra atontzen hasiko direla aurreikusten dute. Mallukiko industriagunea argindarragaz hornitzeko argindar linea ezartzeko lanak esleitu dituzte dagoeneko. Mallukiko industriaguneak 67.000 metro koadro izango ditu guztira. Udal agintarien aurreikuspenen arabera, industriaguneak 200 lanpostu sortuko ditu zuzenean. Horrez gain, bertako enpresek zeharkako beste 200 lanpostu ere sortuko dituzte. Ingurumena bermatzeko, Mallukin kokatuko diren enpresak manufaktura arlokoak izango direla adierazi dute agintariek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.