Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Errigoiti
2008ko uztailak 5, Zapatua

2007-12-18 | 17:42:12

Marije Fullaondoren etxea miatzen ari da polizia Errigoitin

21:00ak arte izan dira poliziak Errigoitiko bere etxea miatzen

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Marije Fullaondo Batasuneko kidea atxilotu dute Errigoitira bidean doala, 17:00ak aldera. 21:00ak arte izan dira poliziak Errigoitiko bere etxea miatzen. Getxokoa da sortzez Fullaondo, baina gaur egun Errigoitin bizi da. 2004ko ekainaren 13an Europako hauteskundeetan Herritarren Zerrendaren (HZ) zerrendaburua izan zen. Zerrenda hori baliogabetu egin zuten Espainiako auzitegiek.
Batasuna auzia dela-eta atxilotu dute Fullaondo. Auzi berean, Batasuneko hainbat kide atxilotu zituzten joan den urriaren 4an, Seguran eta Olabarrian (Gipuzkoa). Ekainaz geroztik, Batasunaren 21 kide sartu dituzte kartzelan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.