
2007-11-27 | 14:49:35
Gizartea
Oinarrizko ur hornidura sarea berrizteko lanak bukatu dituzte
Berriki bukatu dira udalerriko oinarrizko ur hornidura sarea berrizteko lanak. Horrela, Madalengo ur biltegira ura garraiatzea eta berau beti urez hornitua egotea bermatu dute. San Lorenzotik Madalenera doan sarearen aurrekontua 177.811 eurokoa izan da. Lanok bukatuta, orain bigarren mailako ur hornidura sareko lanak bukatzea da agintarien helburua. Udalak Madalengo ur biltegira doan bidea ere konpontzeari ekin dio. Madalengoiti eta Elorrietalanda batzen dituen bidea konpondu dute. Horretarako 72.620 eurotako aurrekontua izan du Udalak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.