Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Errigoiti
2008ko uztailak 5, Zapatua

2007-11-20 | 19:05:59

Hirigintza

Metxikaren berrantolaketa urbanistikoa abiarazi du Udalak

Azkenengo osoko bilkuran Udalbatzak Urdaibai Biosfera Erreserbako egitamu gidaria betetzeko Metxikako landagunearen berrantolaketaren hasierako dokumentua onartzea erabaki zuen.
Orain Bizkaiko Buletin Ofizialaren bitartez espedientea jendaurrean jarri dute hilabetez. Horrela, herritarrek erreklamazioak egin ahal izango dituzte. Dokumentu hau orain dela hamazazpi urte onartutako espediente batean oinarritzen dela adierazi du EAJ-k. Euren esanetan tramite prozedura abiatzea bakarrik falat zen. Udal ordezkarien esanetan Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuak eta Metxikako auzotar batzuek eskatuta abiarazi dute berrantolaketa urbanistikoaren prozedura.
SOS Errigoitiko zinegotziak Metxikako landagunearen berrantolaketaren inguruan zalantzak dituztela adierazi dute. «Familia bakarreko etxebizitzen kasuan 2.000 metro koadrotik gorako lur sailetan bakarrik eraiki daitekeela dio Urdaibaiko legeak, eta txosten horretan gutxieneko lur saila 1.500 metro koadrora jeitsi ta dago. Gauza bera gertatzen da familia biko etxebizitzen kasuan. 4.000 metro koadrotik 3.000 metro koadrora jaitsi da gutxieneko metro kopurua» .

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.