
2007-11-09 | 14:53:28
Euskera
La Villa ordez Uria izena erabiltzea eskatu du SOS Errigoitik
Azken osoko bilkuran udaletxea kokatzen den auzoari agiri ofizialetan euskerazko izenez –Uria– deitzea eskatu zuen SOS Errigoitik mozio baten bitartez. Izan ere, euskeraz idatzitako zenbait agiri ofizialetan La Villa deitzen zaio Uriari.
«Herriko auzo guztien izenak euskeraz ofizialtzea» eta «agiri ofizial guztietan euskerazko izenak erabiltzea» eskatu dute SOS Errigoitiko ordezkariek. Euren esanetan beste auzo batzuen izenekin ere arazo bera dago. Mozioa aho batez onartu zen bilkuran. Iñaki Madariaga alkatearen esanetan «guk ahalginak egiten ditugu, eta egingo ditugu. Hobetzen joateko konpromisoa hartzen dugu». Horrez gain, Madariagak enpresa bati udalerriaren azterketa toponimiko bat egitea eskatu diotela adierazi zuen.
nineu | 2007-11-14
"URIA" erabiltzea ondo topetan dot ze auzo hori beti izan da Uria, ni Errigoittikoa naz eta beti esan da Urixe Errigoittieraz. Tokizendegi horreri esan Errigoiti beti izan dala "H" barik eta oin gauzak naztetan ez hasteko eta "herri" batueraz "h"-gaz badan be Errigoiti beti izen da holanik, bestela idatzi zarretan begitxutie deko eta "Er`igoiti" (r eta tilde bategaz) be agertzen da leku askotan. Errigoitti ganera euskaltzaindiak herri "h"gaz jarriko dala erabaki orduen be bazeuen.
Tokizendegi | 2007-11-09
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.