
2007-09-17 | 16:09:20
Jaiak
'Txiplas'en 'Bizkai' txakurrak irabazi du Bizkaiganeko artzain txakur txapelketa
Iaz bezala aurten ere Xabier Arriaga ’Txiplas’ errigoitiarrak irabazi du Bizkaiganeko Santa Kurtze jaietako artzain txakur lehiaketa. Iaz ’Txiplas’ek Zeru txakurrarekin irabazi zuen txapelketa. Aurten, aldiz, ’Bizkai’ txakurragaz parte hartu du errigoitiarrak.
Aurtengo txapelketak izaera berezia izan du. Izan ere berau asteburu bitan jokatu da Arrietako Jainko auzoan eta Errigoitiko Bizkaiganen. Honelakoetan saio biak kontuan hartuta puntu gehien batzen dituen txakurrak irabazten du txapela. Angel Askorbebeitiaren ’Mendi’ txakurrak lortu du txapelketako bigarren postua. Hirugarren, aldiz, Laukizko Iņaki Ostolazagaren ’Nere’ txakurra sailkatu da.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.